Hasiera » Albisteak » Eskerrik asko zuen laguntzagatik

Albisteak

2020/05/29

Eskerrik asko zuen laguntzagatik

 

Bizi izan dugun egoera ezohikoaren ondorioz, administrazioak, herritarrek eta enpresek gure ohiturak, jarduera eta baliabideak egokitu behar izan ditugu, sortzen joan diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Alde horretatik, bereziki aipatu nahiko genuke Lakuntzako Herri Eskolaren, Adamo Telecom enpresaren eta "Lakuntzako Elkartasun Sarea" lankidetza-sarearen artean egindako lankidetza.

Elkarlan horri esker, ikasle guztiek beren prestakuntza akademikoarekin jarraitu ahal izateko, Interneterako ekipoak eta konexioa bermatu ahal izan da.

Gure esker ona parte hartu duzuen guztiei.

Mila esker!!

 

Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena