Hasiera » Albisteak » Lakuntzako Igerilekuak

Albisteak

2020/06/10

Lakuntzako Igerilekuak

 
Lakuntzako Udalak, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz, 2020ko uda denboraldian udal igerilekuak EZ IREKITZEA erabaki dugu.
 
Kostata hartutako erabakia izan da baina gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzea oso oso zaila egiten zaigu.
 
Halaber, edukiera % 30era murriztu dela kontuan hartuta, diru-sarrerak ere asko murriztuko dira, eta batera, gastuak nabarmen handituko dira, aparteko neurriak eta aparteko langileak eduki behar baitira garbiketarako, desinfekzioetarako eta osasun-betebeharrak kontrolatzeko.
 
Jakin badakigu, gure herritarrentzat ez dela erabaki egokia izanen %100ean, baina momentu honetan herritarren segurtasuna jarri nahi dugu guztiaren gainetik.
 
Barkatu eragozpenak. Espero dugu erabakia ulertzea.
 
 
 
 
Lakuntzako Udal Taldea
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena