Hasiera » Jarduera Ekonomikoa

Jarduera Ekonomikoa

 

 

Garai batean, nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintza (pagoa eta haritza) ziren Lakuntzako ekonomiaren oinarririk sendoenak. Lur gehienak belardiek eta bazkek hartzen zituzten eta patata, artoa, zerealak eta barazkiak lantzen ziren.

1949. urtearen inguruan, behiak, ardiak, zaldiak eta zerriak hazten ziren Lakuntzan. Era berean, eperrak, erbiak, otsoak, azeriak eta basurdeak ehizatu eta amuarrainak eta aingirak arrantzatzen ziren. Aldaketa nabarmenak gertatu dira arlo honetan. Izan ere, behiak, latxa ardiak, zaldiak eta zerriak hazten jarraitzen den arren, buru-kopurua eta hazteko sistema erabat aldatu dira (zerriak abeltegietan hazten dira).

Gaur egun, herritar gehienek herriko industrietan egiten dute lan (metalezko gai eraldatuen lantegiak eta zurgintzako industriak).

Web Mapa | Lege Oharra | Pribatutasun Politika | Cookie-en Politika | Cookie-en panela | Aldor Internet web garapena