Hasiera » Albisteak

Albisteak

TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK

2026/07/24

TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK

⚠️ TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK Lakuntzako Udalak Minttei-Basotxiki parajean dagoen trenbide pasabideko zubia itxi du, txosten teknikoek egiaztatu baitute ez dituela segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen. Azterketan zurezko egitura-elementuen narriadura larria atzeman da, haustura eta kolapso arriskuarekin. Horregatik, pasabidea itxita egongo da egitura osorik birgaitu arte. 🚫 Herritar guztiei eskatzen diegu itxiera errespetatzeko eta segurtasun-hesiak ez kentzeko ezta lekuz aldatzeko ere. Zubira sartzeak arrisku handia dakar pertsonen segurtasunerako. 🙏 Eskerrik asko zuen lankidetzagatik. 

PLAY BACK TXAPELKETA

2026/07/24

PLAY BACK TXAPELKETA

Abuztuak 25, asteartea, 13:30etan plazan. Izena emateko epea abuztuaren 21eko 14:00ak arte Udaletxeko bulegoan edo info@lakuntza.eus helbidean. 

ZELAI BERRI FUTBOL ZELAIAREN MUSTUTZEA

2026/07/23

ZELAI BERRI FUTBOL ZELAIAREN MUSTUTZEA

Lakuntzak larunbat honetan, uztailak 25, 11:00etan, inauguratuko du Zelai Berri futbol zelaia, belar artifizial berriarekin 

Festetan Garbiketa egiteko Lan Deialdia

2026/07/22

Festetan Garbiketa egiteko Lan Deialdia

Abuztuko festetan garbiketa lanak egiteko lan deialdia. Interesatuek Udaleko bulegoan izena eman behar dute abuztuaren 12a, asteazkena, 14:00ak baino lehen: 948576015 / info@lakuntza.eus 

Web Mapa | Lege Oharra | Pribatutasun Politika | Cookie-en Politika | Cookie-en panela | Aldor Internet web garapena