Hasiera » Albisteak

Albisteak

TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK

2026/07/24

TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK

⚠️ TRENBIDE PASABIDEKO ZUBIA ITXITA SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK Lakuntzako Udalak Minttei-Basotxiki parajean dagoen trenbide pasabideko zubia itxi du, txosten teknikoek egiaztatu baitute ez dituela segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen. Azterketan zurezko egitura-elementuen narriadura larria atzeman da, haustura eta kolapso arriskuarekin. Horregatik, pasabidea itxita egongo da egitura osorik birgaitu arte. 🚫 Herritar guztiei eskatzen diegu itxiera errespetatzeko eta segurtasun-hesiak ez kentzeko ezta lekuz aldatzeko ere. Zubira sartzeak arrisku handia dakar pertsonen segurtasunerako. 🙏 Eskerrik asko zuen lankidetzagatik. 

BANDOA SUA EGITEA DEBEKATUTA

2026/06/23

BANDOA SUA EGITEA DEBEKATUTA

DEBEKATUTA dago Lakuntzako udalerri osoan sua piztea, barbakoak egitea edo antzeko jarduerak egitea.  

AHT AZTERLANARI ALEGAZIOAK

2026/01/23

AHT AZTERLANARI ALEGAZIOAK

Lakuntzako Udalak tren publiko eta jasangarriaren aldeko alternatiba defendatzen du eta AHTaren Iruñea–Altsasu tartearen azterlan informatiboari alegazioak aurkeztuko dizkio.  

Web Mapa | Lege Oharra | Pribatutasun Politika | Cookie-en Politika | Cookie-en panela | Aldor Internet web garapena