Hasiera » Agurra

Agurra

Komunikatzeko modu berriak eguneroko eta ohiko bihurtzen ari dira guretzat, eta tokia hartu dute gure bizitzan, errazagoa egiteko. Hala da: komunikatu, informazioa bildu, ikasi, ongi pasatu, herria eta mundua ezagutu… horiek guztiak egitea ahalbideratzen die lakuntzarrei Internet izeneko tresna apartak.

Web horri hau Lakuntzako herriari zerbitzua emateko baliabidea izatea nahi dut, herritarrak eta Udaleko zerbitzuen arteko harremanak sustatzeko baliabidea, hain zuzen.  Horregatik, ahalegin handia egiten ari gara web orria zabalagoa, indartsuagoa eta dinamikoagoa izan dadin. 

Informazioaren eta ezagutzaren gizartea osatzen duten herritar gehienen parte hartzean oinarritzen da. Nire ustez, orrialde elektroniko hauek onura kultural eta informatiko asko ekarriko dizkigute eta zuen iradokizunei esker, munduari irekita dagoen atari lakuntzarra osatuko dute.

Web orri honetan nabigatzera gonbidatzen zaituztet, lakuntzar guztiena baita.

Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena