Hasiera » Geografia

Geografia

Nafarroaren Ipar-Mendebaldean dago Lakuntza, eta Aralar eta Beriain  mendiekin eta Arruazuko eta Arbizuko herriekin egiten du muga. Iruñetik 36 kilometrora dago eta itsas mailatik 491 metrora.



Herria lautada batean dago, hain zuzen Arakil ibaiaren eskuineko ertzean sortzen den landa ederrean. Honako hauek dira herriaren punturik altuenak: Zopolar, Arangun, Arranz, Urrizmendi eta Beriain.

Gasteiz eta Iruñea lotzen dituen autobia da komunikabide nagusia. Halaber, honako auzo hauek daude herrian: Geltokia, Aralar eta Errota.

 

Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena