Hasiera » Armarria

Armarria

Lakuntzako Armarria1861. urtean Diputazioak, Tronu Aretoa apaindu behar zuela-eta,  beren armarriei buruzko datuak eskatu zizkien Nafarroan Hiribildu titulua zuten herriei.Hona urte hartako uztailaren 1ean Lakuntzak emandako erantzuna:

“Jaun agurgarri hori: azterturik ekainaren 27an Udalera igorri zenuen idazkia, non Lakuntzako armarriaren kopia zehatza eskatzen duzun, koloreak eta guzti, jakinarazten dizut orain dela gutxi arte elizan gordetzen zela Lakuntzako armarria, oihalean marraztua. Hala ere, armarri hura ez da kontserbatu, oso zaharra baitzen, eta, beraz, ezin dizugu azaldu koloreak zein ziren. Nolanahi ere, herriko plazan bada armarria, harrian landua…”.

Idazkian aipatzen den armarriak gaztelu baten irudia dauka eta atearen alde banatan, bi lehoi ibilian  eta ertzean zortzi gurutzetxo.Datu horietan oinarritu ziren Tronu Aretoko frisoa margotzeko: hondoa zilar kolorean, gaztelua berezkoan eta lehoiak gorri. Nolanahi ere, gurutzetxoen ordez Nafarroako kateak jarri zituzten, nahiz eta, zenbaiten ustez, ertza urdinez eta gurutzetxoak urre kolorez margotzea egokiagoa izanen zen.

Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena