Hasiera » Festak

Festak

San Saastinak

Herriko jaiak urtarrilaren 20an ospatzen dira San Sebastianen omenez. Hona egitarau orokorra:

11:00etan: udalbatza, apaiza eta herritarrak Udaletxetik baselizara joaten dira ikurriña eta Lakuntzako bandera eskuan dituztela, trikitixen soinuari jarraituz. Beste batzuk, taldean, familian, autoz…joaten dira.

12:00etan: meza. Ondoren, txistorra, ardoa, txokolatea eta piper-opilak banatzen dira, trikitixaren soinuaz lagunduta.

14:00etan: herrira itzultzen da.

Arratsaldean: herriko dantzariek ALKATE DANTZA eskaintzen diete alkateari eta zinegotziei. Ondoren, gazta eta ardoa banatzen zaie bertaratuei antzinako zilarrezko katiluetan.

 

Feriak

Garai batean iraileko lehenengo igandean azienda feriak egiten ziren eta, izenak berak adierazten duenez, azienda lehiaketa egiten zen. 

Gerora, industriak garrantzi handia hartu zuen eta nekazaritza eta abeltzainak desagertuz joan ziren. Ondorioz, feriak jai bilakatu ziren eta jendeak oporrak abuztuan zituenez, abuztuko hirugarren astera pasatu ziren.

Corpus Christi - Bestaberri

Corpus Christi (Bestaberri) egunean prozesioa egiten da urte horretan Lehen Jaunartzea egin duten haurrek lagunduta. Toki batean aldarea jartzen da, bedeinkapena emateko, eta haurrek lore-hostoak eskaintzen dizkiote guztiz sainduari. Garai batean balkoiak banderekin edota izarekin apaintzen ziren eta prozesioa igarotzen zen kaleetan belarra eta San Juan gauean ohikoak diren loreak eta iratzeak botatzen ziren.

 

Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Aldor Internet web garapena